di

Koop 57 Euskal Herriko txokoetan zehar hedatzen ari gara, azoka ezberdinetan parte hartuz, hitzaldiak emanez, jardunaldiak antolatuz... eraldaketaren bidean pausoak emanez beti. Gaurkoan aldiz, bi dokumentu aurkeztu nahi dizkizuegu. Lehena, aspaldikoa bada ere, zuetako askok egin izan dizkiguzuen galderei erantzuten dion aurkezpen dossierra; Bigarrena,  Coop57ren 30. buletin berria.

 

Azken buletin honetan etxebizitzaren inguruko aferak azpimarratzen ditugu, norbanakoaren jabetza eta merkantilizazioan baino erabileran oinarritutako etxebizitza eredua aldarrikatuz.

Editorialean zein buletinaren hasierako orrialdetan herritarren beharrak erdigunean kokatzen dituzten esperientziak eta praktikei buruzko hausnarketak bildu eta jada martxan ditugun lau esperientzia jaso ditugu.

Urte honetan asanblada ezberdinetan hartu diren erabaki eta egin diren aldaketen berri ere helarazten dizuegu: estatutuen aldaketak, ordainsariak, lehendakaritzaren aldaketa, eta abar.

Egungo eredu energetikoa eraldatuko dituzten ekimenak finantzatzeko asmoz Som Energia eta beste kooperatiba batzuekin egindako interkooperazioa akordio garrantzitsuari buruzko informazioa ere topatuko duzu.

PedaCOOPgian – Koop57ren berezitasunak azaltzen diren atalean, Koop57ko bazkideen ekarpenak babesteko bermeak zeintzuk diren azaltzen dizuegu.

Gainera, beti bezala, lurralde sail ezberdinei buruzko informazioa duzue eskuragai, datu sozial eta ekonomiko nagusiak, pertsona eta entitate bazkide berrien datuak eta emandako mailegu guztien informazioa.

Eta buletina ixteko Simone de Beauvoir-en hitzak. “Ekitea munduari berezko zerbait gehitzea da” dio irakasle eta filosofo existentzialista izateaz gain feminismoaren erreferentea dena.