Ekonomia sozial eta eraldatzailea praktika ekonomiko bilduma bat da. Gure gizarteak garatzeko tresna gisa ekonomia errekuperatzea dute helburu praktika ekonomiko horiek.

Oso argiak diren printzipioetan oinarritzen den ekonomia da:

  • Pertsonak erdigunean jartzen ditu. Kapital ekonomikoa da baliabidea eta ez alderantziz.
  • Ekonomia modu demokratikoan eta berdintasuna bermatzeko asmoz antolatzen da, eta ez modu bertikal eta hierarkikoan.Pertsonak ahalduntzen ditu, parte hartzea eta prozesu kolektiboak sustatzen ditu, hala, demokrazia ekonomikoaren ereduan sakontzen du.
  • Sortzen diren ondasuna eta zerbitzuak pertsonen beharrak asetzeko dira, ez ahalik eta etekin gehien lortzeko.

Gaur egun nagusi den sistema ekonomikoari alternatiba izatea da ekonomia sozial eta eraldatzailearen balio nagusia. Ez da irtenbide teoriko bat, alternatiba praktiko bat baizik, eta dagoeneko funtzionatzen du. 

Mundu guztian milioika langile, nekazari, profesional, kontsumitzaile, inbertsore... bere lana bezalako baliabideak kudeatzen ari dira, komertzializatzen, kontsumitzen, eta logika demokratiko, bidezko, solidario eta errespetuzkoen pean inbertsioak egiten.

Ekonomia eraikitzen ari gara, baina beste modu bateko ekonomia. Ziklo ekonomikoaren fase guztietan antzeman daiteken eredua da: ekoizpenean, komertzializazioan, kontsumoan eta finantzetan, horrela, merkatu soziala deitzen denaren enbrioia sortuz.

  • Ekoizpena:

Formula kooperatiboak bere egiten ditu ekoizpenak. Enpresaren jabetza bazkideena da, demokratikoki kudeatzen dute, modu parte hartzailean eta gizartearekiko ardura aintzat hartuz.Eredu horrek aberastasuna modu bidezkoago batean banatzea dakar, eta soberakinaren zati bat gizarteari itzultzen dio. Ekonomia mota honetan aritzen dira jarduera ekonomikoa garatzen duten irabazi asmorik gabeko erakunde asko ere.

  • Komertzializazioa:

Bidezko komertzializazioa bultzatzen da. Harreman justuak, gardenak, errespetuzkoak eta orekatuak bilatzen dira ekoizlearen eta komertzializazioaz arduratzen direnen artean. Askotan harreman horiek pobretutako herrialdeen eta herrialde aberatsen arteko bidezko merkataritza harremanak erakustera bakarrik mugatzen dira. Arlo horretan ulertu behar dugu bidezko merkataritza, noski, baina baita harreman hori herrialde bereko edo ingurune hurbileko ekoizleen eta komertzializatzaileen artean ematen denean ere.

  • Kontsumoa:

Kontsumo arduratsua definitzen da. Pertsonek, entitateek, enpresek eta administrazioek kontsumo kooperatiboa sustatzen dute, kontsumo ekologikoa, gertutasunekoa eta solidarioa.

  • Finantzak:

Arlo finantzarioan, ekonomia solidarioak finantza etikoen eredua bere egiten du. Gizarte onura etekin ekonomikoen gaienetik jartzen duten entitateak dira. Erreminta finantzarioak eta bitartekaritza erremintak erabiltzen dituzten aurrezkiak bildu eta “kreditu sozial” bihurtzeko. Horrela, ekonomia sozial eta eraldatzailean eta hirugarren sektorean diharduten entitateei irtenbide finantziazioak eskaini ahal dizkie.

 

Ziklo ekonomiko guztian zehar presente egoteak ahalbidetzen du, gero eta gehiago, ekonomia sozial eta eraldatzailearen barruko behar ezberdinak asetzea. Baita logika demokratikoak eta bidezkoak, eta pertsonekin, ingurunearekin eta lurraldearekin errespetuzkoak direnak martxan jartzea ere.