Entitatearen kudeaketan gardentasuna erabatekoa da: aurrezkiak ematean, barne funtzionamenduan eta kanpora begirakoan. Bazkide diren pertsona eta entitate guztiek dakite zertarako erabiltzen diren euren baliabideak.

Urtean bitan buletin bat argitaratzen du Koop57k. Bertan, akordatutako maileguen zerrenda dago, baita jaso dituzten entitateena ere. Mailegu bakoitzaren bolumena eta iraupena ere publikoak dira.

Horrela, edozein pertsona edo entitatek jakin dezake zein erabilera ematen zaion bere diruari.