Kreditu bat emateko, Koop57k hainbat berme eskatzen dizkio eskatzailea den entitateari. Eta, beharrezkoa bada, abal pertsonalak (ez ondareari dagozkionak), eskaeraren abal gisa jokatzen duten pertsonei. Hala, babes hori jasotzen duten entitateak eta bere kideak diruarekin arduraz jokatzea sustatzen dugu.
Bermea beti da mankomunatua. Abala eskaini duten guztien artean proportzionalki zatitzen da. Ohiko entitateek abal solidarioak eskatu ohi dituzte (abala ematen duen bakoitzak da maileguaren kantitate guztiaren arduradun). 

Abal pertsonal mankomunatuez gain, maileguak bermatzeko funts bat ere badugu. Finantzazioa jasotzen duten entitateekin egindako ekarpenekin elikatzen da funts hori. Inork ordainduko ez balu, funtsera joko genuke.
Elkarrenganako bermerako OINARRI elkartearekin hitzarmena ere sinatu dugu. Maileguen zati bat abalatzen du, eta bazkide diren entitateak errazago lor dezakete kreditua.