ELKARGI, Sociedad de Garantía Recíproca (S.G.R), Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresetan, autonomoetan eta ETEetan espezializatutako elkarrekiko berme-elkartea da. Finantza entitatea da, izaera mutualista du, eta abalak eskaintzen ditu, proiektuen finantzazioa erraztu eta egitura finantzarioa hobetzeko.

Koop57k eta Elkargi elkarlanerako hitzarmena dute. Hala, babestutako hainbat proiekturen arriskua elkarbanatzen dute.

Modu horretan, Koop57k mailegu gehiago eman ditzake, arrisku gehiago asumitu gabe. Era berean, bazkide diren entitateen finantzazioa errazten da, bermeak gehiago baitira eta, hala, euren finantzazio eskaera indartzen dute.

 

 

Avalis de Catalunya, SGR, Elkarren Bermerako Sozietatea da. 2003 urtean eratu zen Kataluniako enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek finantziaziorako aukera izan zezaten. Horretarako, zirkulatzaile eta inbertsioetarako finantziazioa eta abal tekniko eta ekonomikoak eskaintzen dituzte.

Coop57 eta Avalisen arteko akordioaren bidez, abal-bermeentzako hainbat ildo daude eskuragarri, besteak beste, Covid-19aren ondorioz kaltetu diren entitateei likidezia emateko finantza-eragiketetarako abal espezifikoak. Produktu hauek eskatzeko baldintza da entitateak lanpostu kopuruari eustea.

 

 

 

Avalmadrid SGR Elkarren Bermerako Sozietatea da eta bi helburu ditu: alde batetik, finantziazioa eskuratzeko aukera hedatzea eta, bestetik, administrazio publiko eta bestelako hirugarrenen aurrean abal eta fidantzak ematea.

Coop57 eta Avalmadriden arteko akordioari esker, azken horren abalak eskura ditzakete, lehen fasean, proiektu zehatzek. Ondoren, bigarren fasean, Madrilgo ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuek hitzarmen marko bat garatzea da helburua.