Coop57 Fundazioak erronka berriak gainditu ditu 2021eko bigarren seihilekoan.
 
Udazkenean Coop57 Fundazioko lehen Dohaintza-emaileen Foroa antolatu da. Foro honek urteroko hitzordua izan nahi du, fundazioaren bueltan lan egiten duten kolektiboen parte hartzearekin, kontuak eman eta hausnarketak partekatzeko. 
 
2021eko ekitaldian, foro horretan parte hartu dute Aziz Faye-k (Sindicat popular de venedors ambulants de Barcelona), Tamara Clavería Jiménez-ek (Asociación Mujeres Gitanas de Euskadi AMUGE) Mireia Chavarria-k Aula d’Idiomes kooperatibako kideak (udan egin zuten Casal Popular de La Bordeta, fundazioaren laguntzarekin), Pedro Manuel Molina-k  (Asociación Cultural Gitana Vencedoras), David Vázquez gizarte hezitzaileak eta Sira Vilardell-ek (Fundació Surt eta Projecte Lliures). Foro hau oso arrakastatsua izan da eta
Coop57 Fundazioko etorkizuneko lana proiektatzeko ekarpen oso baliotsuak jaso dira.
 
Beste alde batetik, Germinador Social ekimenaren bosgarren edizioari dagokionez, iragan azaroan iragarri ziren irabazitako ekimenak: lau Tokiko Energia Komunitateen kategorian eta bi Energia Pobreziaren kontrako borrokaren kategorian. Irabazitako proiektuak honako hauek izan dira: La Fresneda (Teruel), Solidarizando el Sol (Valentzia), Cooperativa La Raval (Manresa), Viure de l’Aire de Barcelona (Bartzelona), Autoconsumo colectivo para hogares vulnerables (Sevilla) eta Cañada Solar (Madril). Orain dela bost urte jaio zen trantsizio energetikoa sustatzeko lehiaketa hau, Coop57, Som Energia eta fundazioaren elkarlanez. 
 
Zaintza komunitarioak josten
 
Bigarren seihilekoan, #SomosMimbres izeneko kanpaina jarri da martxan, Gusantina elkartearen gizarte eta hezkuntza zentroa laguntzeko. Elkarte hau Zaragozako La Madalena auzoko erreferentziazko entitatea da. Elkarteak hainbat familiaren bizitzak eutsi eta kontziliatzen ditu, bazterketa sozioekonomiko handiko testuinguru batean. Familia hauek euren alaba-semeak zaintzeko konponbidea behar dute, alternatiba formatiboa eta lana bilatzen duten bitartean.
 
Kanpainarekin, hilabete batzuetarako lanpostua bermatu zaie bost «zumelari»ri. Hauek auzoko gazteak dira eta zaintzak egiten dituzte, euren autonomiarako tresnak jasotzen dituzten
bitartean, eta Gusantinarekin izaten dute euren lehen lan esperientzia. Coop57 Aragoneko laguntza handia izan du kanpainak eta oso denbora laburrean jaso dira 21.064,99 euro, 257 dohaintzen bidez.
 
Eraldaketa sozialerako zubiak  eraikitzen ditugu
 
Fundazioaren dohaintza-emaile egonkorrak hazteari dagokionez, urte amaierako “Zubiak eraikitzen” kanpaina oso arrakastatsua izan da eta 11.573 euro jaso dira dohaintzen bidez. Leloak adierazten duenez, borrokan dauden kolektiboekin ibili behar dugu, kapitalismoaren amildegia gainditzeko ekonomia sozial eraldatzailearen bidez. Asistentzialismorik gabe eta ekologismo,
arrazakeriaren kontrako mugimendu eta feminismoekin eskutik hartuta. 
 
Horregatik, Coop57 Fundazioak zubiak eraikitzen ditu desberdintasunen, bazterketaren eta lan prekarietatearen kontra borrokatzeko. Zubiak, landaguneen biziberritzea eta trantsizio energetikoa bultzatzeko. Elkartasunezko zubi hauek eraiki eta sendotu daitezke gure oinarri sozialaren laguntzari esker. Egunetik egunera gero eta jende eta entitate gehiagoren babesa dugu eta, horri esker, Coop57 Fundazioak aliantzak josten ditu bultzatzen dituen proiektuekin.
Sale en portada general: