Egun bizi dugun ezohiko egoera ikusita eta osasun-zerbitzuek emandako prebentzio-neurriak aintzat hartuta, Koop57k COVID-19 birusa zabal ez dadin hainbat neurri hartzea erabaki du, arrisku berezia duten pertsonak birusaz kutsatzeko aukera ahalik eta gehien murriztuz. Hartu ditugun neurri garrantzitsuenak hauek dira:
 

  • Koop57k bazkide guztei, izan laguntzaile edo zerbitzuetakoak, eskaintzen diegun oinarrizko zerbitzua bermatzeko jarraituko du lanean.
  • Komunikazio-bideak telefonoa eta posta elektronikoa izango dira:

             -Telefonoa: 943 005 680

             -Posta elektronikoa: koop57eh@coop57.coop

             -Bulego birtualak berdin funtzionatzen jarraitzen du.

  • Bulegoko arreta presentziala bertan behera geratzen da.
  • Langile, bazkide, erakunde, organo eta abarren arteko ezinbesteko bilera guztak modu telematkoan egingo dira.
  • Dokumentuak partekatzeko edo antzeko egoera zehatzetarako beharrezkoak diren mekanismoak jarriko ditugu martxan.

Oraingoz, neurri hauek guztak gaurtk eta 2020ko martxoaren 27ra bitarte egongo dira indarrean. Egoeraren garapenaren arabera, informazio berria ematen joango gara.
 
Eta, azkenik, filosofa kooperatbotk egin beharreko hausnarketa. Inoiz ez bezala, zaintzaren, erantzukizun partekatu eta kolektboaren, berdinen arteko elkartasunaren eta autodefentsa komunitarioaren garaia dugu. Baita zahurgarrien diren kolektboak lagundu eta babestekoa ere. Zientziak eskaintzen dizkigun ebidentzien, osasun-gomendioen eta geure bizitzan eragiten duten dekretu ofzialen helburua denbora irabaztea da erantzun irmo bat eduki ahal izateko, kutsatze-mailak atzeratu eta eragozteko asmoarekin.
 
Helburu horretan, gu guztok gara ezinbesteko. Egoera oso ezohikoa da eta horrexegatk, egunotan inoiz baino gehiago, bizitza jartzen dugu erdigunean.

Zaindu zaitezte, zaindu gaitezen eta zain zaitzatetela.