Gure jarduera gidatzen duten printzipioen gaineko hausnarketa etengabea da. Jokabide etikoa prozesu bat dela ulertzen dugu, eta gure jarduera orientatzeko behin eta berriro birpentsatzen ditugu gure printzipioak. Modu horretan, justuak eta lehentasunezkoak iruditzen zaizkigun balore eta printzipioetara moldatzen gara. Bazkideak ditugun pertsona eta entitateen beharretara moldatzen gara. Horrela, eraikitze alternatibo prozesuetan gure ekarpena egiten dugu.