Koop57 zerbitzu kooperatiba da, eta finantza jarduerak garatzen ditu bazkideekin. Ez da banku bat, ez ditu bankaren legeak jarraitzen eta ez du Espainiako Bankuaren deposituen berme funtsaren estaldurarik.

Bazkideek emandako dirua, laguntzaileena barne, kapital sozialari egindako ekarpena da eta kooperatibaren funtzionamendua laguntzen dute.

Hala, autogestioa ahalmena handia da. Koop57 auto-erregulatu egiten da, modu kolektibo eta demokratikoan, bazkideek erabakitako irizpideei jarraikiz.

Zentzu horretan, Koop57 hainbat barne-mekanismo ditu bazkide diren pertsonen aurrezkiak bermatzeko: 

  • Gaindikinak erreserbetara bideratzen ditu.
  • Entitateei eskatzen die ekarpen boluntarioak egiteko, balizko ez-ordaintzeei aurre egin eta maileguak bermatzeko.
  • Ez-ordaintzeei aurre egiteko probisioak osatzen ditu.
  • Entitate batek ezin ditu maileguak jaso Koop57ren baliabideen %2 baino gehiagokoak.
  • Aurrezkien %15 ez dira maileguetara bideratzen, likidezia bermatzearren.
  • Koop57 modu demokratiko eta parte-hartzailean kudeatzen da. Bazkideek edozein momentutan ezagutu dezakete kooperatibaren egoera ekonomikoa, eta erabakietan parte har dezakete.