Koop57ko bazkide izateak esan nahi du, beste eredu ekonomiko eta sozialak bultzatu nahi dituen pertsonez eta kolektiboz osatutako sare bateko partaide bihurtzea. Burujabetza ekonomikoa  gauzatzea esan nahi du eta, aldi berean, etekinen  maximizazioaren ordez, pertsonak, ingurunea eta lurraldea aintzakotzat hartzen dituzten eredu finantziarioak martxan jartzea.

Koop57 bazkidea sare bateko kidea da. Sare horrek beste eredu ekonomiko eta sozial batzuk sustatzen ditu, kolektiboki. Subiranotasun ekonomikoa du oinarri eta eredu finantzarioan, berriz, pertsona da zentroa, ingurunea eta lurraldearekin batera, eta ez etekin maximoa lortzea.

Koop57n ez dago bezerorik, pertsona eta entitate guztiak bazkideak dira. Bi motako bazkideak ditugu:

Zerbitzu bazkideak:

  • Ekonomia sozial eta eraldatzailean dabiltzan elkarte eta entitateak dira (Kooperatibak, elkarteak, fundazioak, etab.)
  • Koop57n dirua gorde dezakete.
  • Koop57tik maileguak jaso ditzakete.
  • Bazkide egiteko, 901,52 euroko ekarpena egin behar diote kapital sozialari eta 98,48 euro ordaindu sarrera gastuengatik.

Bazkide laguntzaileak:

  • Norbanakoak (pertsona fisikoak) izan ohi dira, baina entitateak ere izan daitezke.
  • Coop57n dirua gorde dezakete.
  • Ezin dute Coop57tik mailegurik jaso.
  • Gutxienez 300 euroko ekarpena egin behar dute.

Batzuek zein besteek kudeaketa eta erabakitze guneetan parte hartzen dute. Horrela, demokrazia ekonomikoari bide egiteaz gain, betidanik aurrezleak eta emaileak jasotzen dituztenak banatzen dituen marra ezabatzen da: denon artean kooperatibaren inguruko erabaki garrantzitsuak hartu zein lan lerroak irudikatzen dira.

 

Bi bazkide motek hainbat eskubide dituzte:

Parte-hartzerako eskubideak eta eskubide politikoak: Koop57ren ildoak erabaki ditzakete, asanbleatan parte har dezakete eta bozkatu, eta zein irizpide etiko eta sozial markatzen diren onartu. Bozkek ez dute egindako ekarpenarekin zerikusirik.

Eskubide ekonomikoak: Aurrezkiengatik jasotako ordainsaria bazkideek finkatzen dute asanblean, prozesu kolektibo eta demokratiko baten ondoren.

Informaziorako eskubidea: bazkide guztiek dute, modu periodikoan, Koop57k ematen dituen maileguen berri, jarduera sozialaren berri, egoera ekonomikoaren berri eta beste hainbat informazio ere eskura dituzte.

 

Zerbitzu bazkideak

Bazkide laguntzaileak