Kooperatibaren kapital sozialari egindako ekarpenak dira aurrezkiak Koop57n
Ez gara banku bat, beraz, ez ditugu ohiko deposituak eskaintzen. Era berean, ezin ditugu ohiko banka zerbitzuak eskaini: kontu korronteak, kreditu txartelak, helbideratzeak...  
Ez dugu bestelako produktu katalogorik.

Ekarpenen baldintzak:

  • Bazkide laguntzaileen ekarpenak bi motatakoak dira: gutxieneko ekarpena (300 euro) eta gainontzeko ekarpena, boluntarioa dena.
  • Ekarpenaren epea urtebetekoa da, eta, aurkakoa adierazi ezean, automatikoki berritzen da epea igarotakoan. Edozein unetan utz daiteke bertan behera.
  • Nahitaezko ekarpena Koop57ren funtsera doa eta ez du zertan etekinik sortu. Itzultzea eska daiteke, baina azken erabakia Kontseilu Errektoreak du.
  • Gainontzeko ekarpenak kapital sozial boluntarioaren parte dira. Etekinak izan ditzakete, eta itzultzea eskatzen bada, itzulketa berehalakoa da.
  • Bazkide laguntzaileek edozein momentutan egin ditzakete ekarpen gehiago, hala nahi izanez gero.
  • Koop57ri emandako aurrezkiak urtero ordaintzen dira, Batzar Orokorrean ezarritako interes tasaren arabera.
  • Ez dago iraunkortasun-kontraturik ezta inolako zigorrik ere.
  • Ekarpenek ez dute kosturik edota komisiorik.
  • Bazkide laguntzaileen ekarpenak izendun kontratuen bidez egiaztatzen dira.

Bazkide laguntzailea izateko baldintzak

Ekarpenen eraketa:

Koop57 ez da bankua beraz ez ditu banku zerbitzuak eskeitzen, ( Txartela, kontu korronteak, helbideratzeak etabar). Koop57ra bideratzen den aurrezkia kooperatibaren kapital sozialerako ekarpen moduan egiten da, honela kooperatibako bazkide izaera hartzen delarik.

Kapital sozialari eginiko derrigorrezko ekarpena:

Bazkide laguntzaiela izateko Koop57ko kapital sozialera  300€ko gutxieneko ekarpen bat egin behar da.  Bazkide lagungtzaile izan nahi duten entitate eta pertsona guztiei eskatzen zaien gutxieneko ekarpena da.

Kapital sozialari eginiko ekarpen boluntarioak :

300€ baino gehiagoko ekarpena egiten bada  kapital sozialari egindako ekarpen  boluntario moduan jasotzen da. Ekarpen boluntarioak derrizgorrezkoekin alderatuta, maileguak emateko erabiltzen dira eta hauek errenunerazio ekonomikoa jasotzen dute, urtero asanbladan erabakitzen da hau zein izango den.

Ekarpen guztiak ( boluntarioa eta derrigorrezkoa) bazkide den entitate edo pertsonaren izenean daude eta beharrezko diren momentuan berrezkuratu daitezke

Ekarpen motak*:
Kapital sozialari ekarpenak: Epemugarik gabeko ekarpenak dira, kontrakoa esan arte. Hasierako ekarpenaz gain, ekarpen boluntarioak ere egin daitezke edo itzultzeko eskatu.

Ekarpen periodikoak: ekarpen periodikoak egin daitezke, baita automatizatu ere.

*Asanbleak orokorrak urtero berritu ditzake zerbitzu finantzarioak, bazkide diren entitateen eta bazkide laguntzaileen beharrak asetzeko.

Kapital sozialari ekarpenak egin