Entitate bazkideen altxortegi-tentsioentzako produktuak dira.

Zirkulatzailea finantzatzeko produktuak dira, likidezia beharrizanei epe laburrean irtenbidea emateko. Kreditu-polizak edo altxortegi-maileguak izan daitezke.

Kreditu-polizak:

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gehienez 12 hilabete egongo da indarrean.
  • Gehienez 500.000 €.

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Urteko % 5,25. Hilero ordainduko da.
  • Finantza-kostua erabilitako kapitalari baino ez zaio aplikatuko, eta erabiltzen den denboran baino ez. Ez bada erabiltzen, ez du kosturik.
  • Maileguen berme-funtsari ekarpena egitea (urteko mugaren % 0,5ari dagokionez).
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Bermeak:

  • Abal mankomunatuek eskatutako zenbateko osoari emango diote abala.
  • Zor-agiri bat eskatuko da “berme” gisa, eskatutako zenbatekoari dagokiona (zor-agiria da sinatzaileak onuradunari zenbateko zehatz bat egun jakin batean ordaintzeko konpromisoa adierazten duen agiria. Zorra aitortzen da, baina ez da bankuko dirua ibilgetzen. Eragiketak ez du kosturik).
  • Bermerako beste mekanismoak ezartzeko aukera, Batzorde Teknikoarekin zehaztuta.

 

Altxortegi-maileguak:

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gehienez 500.000 €.
  • Epea: gutxienez urte 1, gehienez 5 urte.
  • Gabealdi aukera  (12 hilabete gehienez).
  • Mailegua aurrez itzultzeko aukera.

Baldintzak eta bermeak:

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Urteko % 5,25 – Finantza-kostua murrizteko aukera, ezar daitezkeen bermeen arabera.
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik..
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.