Gaur hasi da, asteartea, ekainak 8, Germinador Social lehiaketan izena emateko epea. Lehiaketa Coop57 Fundazioak eta Som Energiak sustatzen dugu, eta helburu du gizarte-eredu berritzaileak sortu eta trantsizio energetikoa ekonomia sozial eraldatzailearen baitan sustatzen duten proiektu berriak suspertzea. Edizio honetan, lehiaketaren oinarri izango dira energia-komunitateak eta pobrezia energetikoari aurre egiteko lanean ari diren proiektuak.

Lehiaketaren kategoriak

Aurten, bi kategoriatan banatu dugu Germinador Social lehiaketa :

Energia-komunitateak:  komunitateak sortzeko helburua duten proiektuak dira, parte-hartze ireki eta kolaboratiboaren bidez, baliabide energetikoak tokiko mailan modu justu, eraginkor eta jasangarrian kudeatzeko beharrezko ekintzak egin ditzaten. 

Pobrezia-energetikoa:  proiektu hauek helburu dute pobrezia energetikoaren egiturazko eta testuinguruko arrazoiak eta ondorioak arintzea (etxeko beharrak asetzeko adina energia eskuratzeko zailtasunak).

Sariak 

Hauek dira Germinador Social lehiaketako 5. edizioko sariak:

Energia-komunitateak kategorian:

  • lBoto gehien lortu dituen proiektuarentzat: 6.000 euro.
  • lBoto gehien lortu dituen 2. proiektuarentzat: 5.000 euro.
  • lBoto gehien lortu dituen 3. proiektuarentzat: 4.000 euro.

Pobrezia energetikoa kategorian:

  • lBoto gehien lortu dituen proiektuarentzat: 6.000 euro.
  • lBoto gehien lortu dituen 2. proiektuarentzat: 5.000 euro.
  • lBoto gehien lortu dituen 3. proiektuarentzat: 4.000 euro.

Gainera, proiektu irabazle guztiek ahalko dute eskatu Coop57ren mailegu bat. Mailegu hori jasotzen bada, lehen bi urteetan, maileguaren finantza-kostua % 50 murriztuko da.

Sarien diru-kopurua Som Energiak ordainduko du, 30.000 euroko ekarpena egingo baitu funts galdurako.  Zenbateko hori hezkuntza eta jarduera kooperatiboa sustatzeko funtsari dagokio.

Herritarren bozketa

Sariak herritarren bozketa bidez erabakiko dira aurten. Horretarako, Germinador Social ekimenaren webgunean bozkatu ahalko da, irailaren 15etik urriaren 20ra bitarte. Hala, balioan ipiniko dira proiektuen gizarte-babesa, parte hartzen duten sareak eta lurraldean duten errotzea. Hori baino lehen, lehiaketaren antolakuntza-taldeak baloratu egingo ditu proiektuak honako ezaugarri hauen arabera:

  • Proiektuak zer-nolako gizarte- eta ingurumen-eragina, lurralde-errotzea eta komunitate-izaera duen ingurune hurbilenean.
  • Proiektuak zer-nolako ekarpena egiten dion trantsizio energetikoari, efizientzia energetikoari eta energia-ekoizpena, -eskuratzea eta -kontsumoa demokratizatzeko eredu berriak garatzeari.
  • Proiektuak zer-nolako ekarpena egiten dion ekonomia sozial eraldatzaileari eta zenbateraino sakontzen duen demokrazia ekonomikoko ereduetan.
  • Proiektuaren epe luzeko jasangarritasun teknikoa eta ekonomikoa.
  • Proiektuaren berrikuntza eta originaltasun maila, eta gizarte- eta ingurumen-beharrei erantzuna emateko gaitasuna.
  • Proiektua zenbateraino den  errepikagarria: beste leku batzuetan edota beste eragile batzuek proiektu hori errepikatzeko duten gaitasuna.
  • Genero-ikuspegiarekiko sentsibilitatea eta kontzientziazioa eta entitatean aniztasuna bermatzeko ekintzak garatzea.
  • Taldearen kezkak eta ekimenak hedatzeko gobernantza eta partaidetzarako mekanismoak edukitzea.

Nor aurkez daiteke

Germinador Social lehiaketara espainiar estatu osoko ekimen berriak (hiru urte baino gutxiagokoak) aurkez daitezke. Martxan dauden proiektuen kasuan, entitatearen baitan ildo berri bati ekin diotenak aurkez daitezke. Proiektuek trantsizio energetikoa sustatu behar dute, eta ekonomia sozial eraldatzaileko honako izaera juridiko hauetakoak izango dira:

  • Kooperatiba
  • Lan-sozietatea
  • Mutualitatea
  • Gizarteratze-enpresa
  • Enplegu-zentro berezia
  • Eraldaketarako nekazaritza-sozietatea
  • Elkartea
  • Fundazioa

Gainera, hasi berri diren proiektuak ere onartuko dira, forma juridikorik ez izan edo eratze-prozesuan dauden arren, ekonomia sozial eraldatzailearen printzipioekin bat egiten badute. Bestalde, aurretik sarituak izan diren entitateek aurkez dezakete beren jardueraren baitan hasi duten proiektu berri bat.

Lehiaketaren faseak

  • lIzen-ematea:  ekainaren 8tik uztailaren 18ra.
  • lAurkeztutako proiektuak baloratzea:  uztailaren 19tik irailaren 14ra.
  • lHerritarren bozketa:  irailaren 15etik urriaren 20ra
  • lSaritutako proiektuen aurkezpena:  azaroaren 2an.

Nola parte hartu

  1. Informazio gehiagorako: ikusi lehiaketaren oinarriak.
  2. Presta zaitez: egin aurkezpen-bideo bat, proiektua azaltzeko eta Germinador Social lehiaketaren bidez finantzatu nahi den zatia deskribatzeko.
  3. Izena emateko: bete izen-emate orria.
Sale en portada general: