Administrazio publikoak onartutako diru-laguntzak ordaintzean atzerapenak baldin badaude edo fakturak kobratzeke baldin badaude eska daiteke.
Kreditu hauek erakunde publikoen diru-laguntzak edo Coop57ren entitate bazkideen eta erakunde publikoen arteko hitzarmenen ondoriozko zenbatekoak aurreratzeko bidea dira. Administrazio publikoei zerbitzu emateagatik kobratzeke dauden fakturak ere aurreratu daitezke. Kreditu hauek jasotzeko, diru-laguntza edo hitzarmenak onartuta egongo dira, nahiz eta fakturak kobratzeke izan.

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gehienez 500.000 €.
  • Diru-laguntzen, hitzarmenen edo fakturen % 80 eta % 90 artean finantzatuko da (kasuaren arabera).
  • Diru-laguntza kobratzeko unean itzuliko da (gehienez 12 hilabetetara).
  • Dirua aurrez itzultzeko aukera dago.

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Interesak epemugan edo hileko kuotetan ordaintzea.
  • Abal mankomunatuek eskatutako zenbatekoaren % 50ari emango diote abala.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Komisioak:

  • Urteko % 4,75 (2021 urtean).
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Baldintzak eta bermeak:

  • Interesak epemugan edo hileko kuotetan ordaintzea.
  • Abal mankomunatuek.  Eskaera ebaluatzean zehaztuko da zenbatekoa.
  • Zor-agiri bat eskatuko da “berme” gisa, eskatutako zenbateko osoari dagokiona.
  • Maileguen berme-funtsari ekarpena egingo zaio (urteko mugaren % 0,5ari dagokionez).

 
Administrazio publikoaren kredituak lagatzea:

Diru-laguntza kobratzeko eskubidea Coop57ri ematea da. Hala, administrazioak ordainketa egitean, zuzenean ordainduko zaio Coop57ri. Administrazioaren dirua jasotzen duenean, Coop57k aurreratutako kantitatea deskontatuko du, baita horren interesak ere, eta entitateari ordainduko dio diru-laguntzaren gainerako dirua.

Baldintzak eta bermeak:

  • Finantza-kostua: % 3,75 (2021 urtean)
  • Zor-agiri bat eskatuko da “berme” gisa, eskatutako zenbateko osoari dagokiona.
  • Coop57k kobratutakoaren eta aurreratutakoaren artekoa ordainduko du, gehienez 5 eguneko epean.

Dokumentazio espezifikoa:

  • Kreditua lagatzeko izapideak egitea eta administrazioak horren berri ematea.
  • Maileguen berme-funtsari ekarpena egitea (urteko mugaren % 0,5ari dagokionez).
  • Kreditu-lagatzea, administrazio publikoak sinatuta.