Energiarekin lotutako proiektuentzako inbertsio-maileguak

Energiarekin lotutako epe luzeko proiektuak edota inbertsioak finantzatzeko kredituak dira; zehazki, energia berriztagarriekin, energia-eraginkortasunarekin lan egiten duten eta, oro har, energia ekoiztean, merkaturatzean eta kontsumitzean jasangarritasunaren eta demokratizazioaren alde egiten duten proiektuak finantzatuko dira.

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gehienez 500.000 euro.  Zenbateko hori handitu daiteke, 500.000 eurotik gorako kantitateak beste entitate baten abala badu.
  • Epea: gehienez 10 urte.
  • Gabealdi aukera (gehienez 13 hilabete).
  • Dirua aurrez itzultzeko aukera.

Baldintzak eta bermeak:

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Urteko % 3 (2021 urtean)
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.