Erabilera-lagapeneko erregimena duten etxebizitza-kooperatibak sustatu, erosi edo birgaitzeko produktuak dira

“Etxebizitzaren kultura berria” garatzeko apustua egin du Coop57k, pertsonen etxebizitza-beharrizanak bete eta etxebizitza merkatuko produktu espekulatibo modura ez erabiltzea sustatzeko. Coop57k etxebizitza-proiektuak finantzatzeko, honako printzipio hauen araberakoak izango dira: 

  • Jabetza kolektiboa izatea.
  • Sustapen eta kudeaketa kooperatiboa izatea.
  • Interkooperazioa sustatzea.
  • Beharrizan-oinarriaren eta irizpide publiko edota komunitarioen arabera banatzea.
  • Premiazko beharrizana betetzea (ohiko etxebizitza).

Zenbatekoa eta epeak

  • Gehienez 1.250.000 €.
  • Gehienez 25 urte.
  • Gabealdi aukera (gehienez 24 hilabete).
  • Dirua aurrez itzultzeko aukera.

Baldintzak eta bermeak:

  • Guztizkoaren % 80ra arte finantzatuko da. Proiektuaren guztizko kostuaren % 20 gutxienez funts propioen bidez finantzatuko da.
  • Maileguen berme-funtsari ekarpena egitea.
  • Bermerako beste mekanismoak ezartzeko aukera, Batzorde Teknikoarekin zehaztuta

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Urteko % 2,75 (2021 urtea)
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.