• Eskaintzen diren finantza-zerbitzuez baliatu eta Coop57ren maileguak jaso ditzakete.
  • Zerbitzuetako bazkideek dagokien Coop57 lurralde-atalaren batzarrean parte hartzen dute, hizpidearekin eta botoarekin. Bazkide bakoitzak boto bat du, egindako ekarpenak edozein direla ere.
  • Bazkideek Asanblada Orokorreko ordezkariak eta organo sozialetako kideak aukeratzen dituzte –eta horretarako aukeratuak izan daitezke ere–.
  • Erakundearen erabakietan parte hartzen dute; batzarrean eta Coop57ko organo politikoetan.
  • Nahitaezko ekarpenak Coop57ren galeren eta irabazien mende daude, Batzarraren erabakiaren arabera (horrek nahitaezko kapital soziala murriztea edo handitzea ekar dezake).
  • Legeriaren arabera, COOP57 zerbitzuko bazkideek bakarrik jaso ditzakete maileguak eta finantza-zerbitzuez baliatu.
  • Zerbitzuetako bazkideen ekarpenak, bai nahitaezkoak bai borondatezkoak, titulu izendunen bidez egiaztatzen dira.
  • Borondatezko ekarpenen epea mugagabea da, besterik adierazi arte.
  • Borondatezko ekarpenak aldez aurretik itzultzea eska daiteke, inolako zigor edo kosturik gabe.
  • Zerbitzu-bazkide izaera galduz gero, kapital sozialari egin beharreko nahitaezko ekarpena itzultzeko eska dezake. Baja gertatu den ekitaldiko balantzearen arabera zenbatetsiko da balio hori, Batzar Orokorrak onartu ondoren. Ekitaldiko galerak, egiaztatutako amortizazioak eta legeak ezartzen dituen gainerako kontzeptu guztiak kendu beharko dira.