Egin dezagun 2019ko balantzea. Jarduera-bolumena eta zifrak Coop57ren historiako handienak izan dira, oinarri sozialaren zein emandako mailegu berrien kopuruaren hazkuntzari dagokienez. Honako hau nabarmendu nahiko genuke.
 
2019an zehar, entitate berriak gehitu dira, eta 100 zerbitzubazkide baino gehiagok eman dute alta Coop57n. Lehenengo aldiz, Coop57k zifra sinboliko hori gainditu du urte batean. Horrek esan nahi du gero eta alor eta entitate gehiagok uste dutela baliagarria eta positiboa dela Coop57n parte hartzea. Beren finantza-beharrizanak gure kooperatibak bete ditzakeela. Are gehiago, sare handi baten parte direla, pertsonen zerbitzura eta eraldaketa soziala helburu duen ekonomiaren alde. 2019 urtea ixtean, 945 entitate bazkide gara guztira.
 
Era berean, 300 pertsonak baino gehiagok erabaki dute Coop57ren parte izatea, eta beren aurrezkiak ipini dituzte kooperatiban. Hala, balio soziala eman diote beren diruari, eta une oro jakin dute zertarako erabili den. Orotara, 4.371 bazkide kolaboratzaile dira eta, dirutan, 40 milioi euro baino gehiagoko aurrezki kolektiboa dute. Lurraldearen arabera, Coop57ren pertsona eta entitate bazkideak honela banatzen dira:
 
 
 
2019an, 300 mailegu baino gehiago eman dira, guztira 19.347.386 euro. Mailegu-bolumena, guztira, Coop57k inoiz banatutako handiena da, eta azken hiru urteotako bilakaera nabarmena frogatzen du; 2016koarekin alderatuta, % 118 hazi da zifra hori (2016an 9 milioi euro banatu ziren mailegutan). Joera hori egonkortu egin da azken ekitaldietan.
 
Operazio motaren araberako maileguak

Lehenengo atalean, entitatearen ohiko jarduera garatu, indartu eta hazteko inbertsioetarako maileguak bildu dira, baita etxebizitza kooperatiboarekin lotutako maileguak ere. 2019an mota horretako 5 milioi euro eman dira, eta emandako fnantziazio osoaren % 25 gainditu du.

Kooperatiben kapitalizazioak eta irauteko asmorekin emandako maileguek entitateen berezko funtsak indartu eta hazkuntza-prozesu nabarmenei aurre egiteko aukera ematen diete. Halako maileguak eten egin dira 2019an; aurrez, aldiz, milioi 1 euro baino gehiago banatu zen.
 
Maileguen % 40 baino zertxobait gehiago administrazio publikoaren diru-laguntzak edo hitzarmenak aurreratzeko eta administrazio publikoari zerbitzu emateagatik fakturak ordaintzeko banatu da. Kobratzeko zain dauden proiektuak burutzeko entitateei likidezia eskaintzeko aurreratzen da dirua.
 
Azken atal handia entitateei emandako likideziari buruzkoa da, hau da, kreditu-polizen bidez emandako maileguak. Horiei esker, jardueraren arabera, altxortegi-beharrizanei aurre egiteko aukera izan dute entitateek.
 
Maileguak jarduera-sektorearen arabera

Coop57n beti defendatu dugu ekonomia eraldatu nahi dugula eta, beraz, ez dugu gure jarduna jarduera-sektore jakin batzuetara bakarrik mugatzen. Jakina da hainbat sektore, gizartean duten konnotazio negatiboa
dela eta, Coop57ren eremutik kanpo daudela. Hala ere, ekonomia sozial eraldatzailearen baitan, jarduera ekonomiko guztiak barne hartzen ditugu. Jarduera-sektorearen arabera sailkatu ditugu, eta emandako maileguen xedea adierazgarria izatea bilatu dugu.2019an eskainitako fnantziazioaren banaketa honako hau izan da, sektorearen arabera.