Coop57k zifra errekorra lortu du mailegutan 2021. urtean: 23 miloi euro baino gehiago eman dira, zerbitzu finantzario etiko eta solidarioetako kooperatibaren 26 urteko historian zifrarik altuena. Kooperatibak ia 5.000 bazkide laguntzaile ditu eta 1.000 zerbitzu bazkide baino gehiago.
 

2021. urtea pandemia amaigabeak eta horrek gure bizitzetan dakarrenak markatu du ostera ere. Testuinguru honetan areagotu egin dira proiektu sozioekonomikoak hasi, eutsi eta hazteko zailtasunak, baita ekonomia sozial eraldatzailean ere. Oztopo hauek gorabehera, 2021ak Coop57ren historian inoizko mailegu zifrarik altuenak ekarri ditu: 23.263.126,85 euro mailegatu dira, 319 eragiketatan.

Coop57ko zerbitzu bazkideen finantza premiei erantzun egin zaie, epe laburrean zein epe luzean. Kapital zirkulatzailearen premiei dagokienez, 8 miloi euro eman dira mailegu polizatan eta 5 milioi baino gehiago aurreratu dira diru-laguntzak, hitzarmenak eta fakturak endosatzeko.

Inbertsiotarako maileguei dagokienez, ia 9 milioi euro eman dira. Horri esker, entitate bazkideen jarduera produktiboa hobetu da. Era berean, energia proiektuak, etxebizitza kooperatiboko proiektuak eta lokalen erosketa eta hobekuntzak finantzatu dira.

Beste alde batetik, Coop57ko oinarri sozialak hazten jarraitu du urte honetan. Ia 400 pertsonak egin dute bat kooperatibarekin, eta urtea zifra borobilarekin amaitu dugu: abenduaren 31n, 4.966 bazkide laguntzaile ditugu guztira. Aste gutxiren buruan kooperatibak 5.000 bazkide izatea aurreikusten dugu. Zerbitzu bazkide berriei dagokienez, ekonomia sozial eraldatzaileko 71 entitatek eman dute alta. Horrela, 2021 urtea 1.042 zerbitzu bazkiderekin amaitu du Coop57k, ESEko sektore guztietako entitateak denak.

Maileguetako eta oinarri sozialeko zifra horiek urte osoan zehar egindako lanaren isla dira. Lan horretan ahalegindu gara bizkortasuna eta erabilgarritasuna lehenesten, kooperatibako bazkideen premiak erantzuterakoan. Arrakasta kolektibo honek erakusten du ekonomia sozial eraldatzailea dinamikoa dela, eta Coop57ren izateko arrazoia berresten du, eraldaketa sozialerako tresna finantzario izaten jarrai dezan.

 

 
 
 
Sale en portada general: