Coop57k 25 urte bete dituen honetan, 1.000 entitate baino gehiago gara. Patuak egin digu opari hau, eta helburu historikoa, hain justu, kooperatibaren mendearen lehen laurdenean iritsi da.

Zenbaki horiek egindako lan handiaren isla baino ez dira. Milaka pertsona milaka ordu aritu dira proiektu hau sortzen, definitzen, hazten eta sendotzen; proiektu hau ez da inorena, eta guztiona da. Ahalegin kolektibo hori egiten da ekonomia sozial eraldatzailearen eskura jartzeko bizitzarako ekonomia eraikitzen laguntzeko tresna.
 
Eta aldaketa horren eragile nagusia, eraldaketa sozialaren benetako protagonistak, milaka entitate horiek dira, kalitatezko lanpostu egonkorrak sortzeko lanean dabiltzanak, helburu dituztenak ingurumen-jasangarritasuna,
elikadura-, etxebizitza-, teknologia- edo energia-burujabetza, eta gizarteratzean, prestakuntza indartzean, kultura eta arteetan lanean dabiltzanak, sozializazio eta eraldaketa espazioak sortzen.
 
Gehienak kooperatibak eta elkarteak direla ikus daiteke; izan ere, bien artean, bazkide entitate guztien % 84 dira, eta horien oso atzetik datoz fundazioak, gizarteratze-enpresak edo autonomoak. Jarduera-eremuari dagokionez, pertsona eta kolektibo espezifikoei arreta ematen dieten entitateak dira nagusi. Lau entitate bazkidetik batek gizarte-funtzio hori du. 
 
Halaber, oso positibotzat jotzen dugu beste hainbat eremutako entitateak ere kooperatibaren parte izatea: ehun bat entitate dira elikadura, nekazaritza, abeltzaintza eta bidezko merkataritzakoak, kultura eraldatzailekoak eta gizarteeta ordezkaritza-espazioetakoak. Horiek guztiek laguntzen dute ekonomia eraldatzailea egituratzen eta, komunitatearen partaidetza eta ekintza sustatuta, lurraldea antolatzen. 
 
25 urte eta 1.000 entitate. Bestelako ekonomia badugula eta abian dela erakusten digun bidea. Eskerrik asko hor egoteagatik. Atzo, gaur eta beti!
Sale en portada general: