2021eko plangintzaren asmoa da Coop57ren funtsezko helburuetan hobetzen eta sakontzen jarraitzea eta ekonomia eraldatzailearen eta eraldaketa sozialaren zerbitzura dagoen tresna izatea.

Eremu soziala:
 
Hiru ardatz nagusi landuko ditu: Coop57ren oinarri soziala handitzea eta haren parte hartzea sustatzea, berezko jardueraren eragin soziala neurtzeko mekanismoak ezartzea eta zorroztea entitateak ebaluatu eta jarraipena
egiteko irizpide sozialen definizioaren inguruko lana.
 
Eremu ekonomikoa:
 
Coop57ren kreditu-jarduerari dagokionez, entitate eta pertsona bazkideen finantza-beharrizanei erantzuten jarraituko du, izan aurretik ezarritako finantza-zerbitzuetan, zein errealitate eta beharrizan berriei aurre egiteko irtenbide berriak bilatzen. Zorrotz lan egingo da baliabide ekonomiko eta administratiboak izateko, Coop57ren jasangarritasuna bermatzea helburu.
 
Erumu politikoa:
 
Gogoeta estrategiko eta partehartzaileari ekingo zaio, bereziki ahalik eta erantzun egokiena emateko datozen urteetako egoerari. Coop57ren aliantzak eta kanpoko harremanak indartzen ere jarraituko da. Era berean, ikuspegi feministatik jorratuko da kooperatibaren barruan berdintasun eraginkorra sustatzea.
Sale en portada general: