Pandemia-garaian, aurreikuspenak inoiz baino likidoago bihurtu dira, eta errealitate berrietara egokitzeko gaitasuna azkartu. 2020 urtea goitik behera aldatu zuen ezusteko hark. Prozesu sozialak, teknikoak, ekonomikoak eta politikoak inoiz baino azkarrago egokitu genituen,eta prozesuak eta erabakiak kolektiboan hartzeari eutsi, Coop57ren ezaugarri nagusi baitira. 

2020: ezohiko urte baten balantzea
 
Ohiko zereginekin ekin genion urteari, lehen hiruhilekoan dagozkigun batzarrak egin genituen, eta plangintza eta aurrekontua onartu. Oro har, indarra hartzen ari ginen, beste urte batez eraldaketa sozial eta ekonomikoaren alde lanean jarraitzeko.

Martxoan goitik behera aldatu zen dena. Bat-batean, etxean giltzapetuta geunden. Ezin irtenda. Lanera joan ezinik, lagunak, familia, lankideak ikusi ezinik. Mundua aldatu egin zen, baina ez genekien oraindik zenbateraino.
Ezinezkoa izango zen gure bizitzak eta gure giza, emozio eta lan harremanak ordura artekoak bezalakoak izatea. 
 
Zaila da gogoratzea gauzak hain azkar gertatzen direnean, baina, hasiera batean, COVID-19ren prebentzio-neurriak hamabost egunerako jarri genituen. Oro har, uste genuen halako egoerak ezin zuela asko iraun. Iruditu zitzaigun hori behinbehinekoa izango zela, eta laster itzuliko ginela aurreko egoerara. Apurka-apurka ulertu genuen egoera berriak guztia irauliko zuela.

Coop57n, ohi bezala, oinarri sozialaren erantzuna berehalakoa izan zen, sakona, konprometitua eta solidarioa. Lanorgano eta batzordeetako kideek, baita talde teknikoak ere, gogor lan egin zuten prozesu sozial, tekniko, ekonomiko eta politikoak ahalik eta azkarren eta kalitate handienarekin egokitzeko. Esaldi bat genuen buruan: Coop57k erantzun egin behar du. Tresna erabilgarria izaten jarraitu behar genuen, gizarte mugimenduen eta ekonomia sozial eraldatzailearen zerbitzura. Coop57k eta Fundazioak bazekiten beharrezkoa zela beren indarrak bideratzea pandemiaren krisiak eragindako behar berriei erantzuteko. Bi hilabetetan 4,5 milioi eurotik gorako 100 kreditu inguru birfinantzatu ziren, eta kuotak itzultzea atzeratu zen, egungo egoera leheneratu arte.
 
Era berean, eguneroko funtzionamenduak aurrera jarraitu behar zuen, bai bazkide kolaboratzaileen alta berriak zein kapitalaren ekarpen berriei dagokienez, baita zerbitzu-bazkide berrien ebaluazio eta onespenari eta mailegu berriei dagokienez ere. Lurralde-sail bakoitzeko batzorde sozial eta teknikoek eta udalek modu parte-hartzaile, demokratiko eta gardenean funtzionatzen jarraitzeko modua aurkitu zuten, urrunetik bazen ere. Ikusgarria izan zen Coop57ren funtzionamendurako funtsezkoak diren erakunde eta pertsona guztien parte hartzea.

Egitura teknikoetako langileentzat bizitza pertsonala eta profesionala bereizten duen muga desagertu egin zen, eta oreka eta ahalegin guztiak egin ziren lapikoak sutan jarrai zezan.
 
Coop57ren oinarri sozialak behar bezalako erantzuna eman zien agertzen joan ziren erronka kolektiboei. Egoera berria ulertu eta egokitu egin ziren, Coop57 Fundazioak sustatu edo lagundutako elkartasunproiektuetan inplikatuta.
Sale en portada general: