Egun bizi dugun ezohiko egoeraren aurrean eta osasun-arduradunen gomendioak jarraituz, Coop57k pasa den martxoaren 13tik apirilaren 14ra hartutako neurriak luzatzea erabaki du.
Coop57 beti definitu izan da bazkideen zerbitzura dagoen tresna gisa. Eraldaketa sozialerako tresna, pertsona, komunitate eta lurraldeengan pentsatuko duen ekonomia eraikitzeko tresna. Une honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da gogoraraztea zer garen eta zergatik gauden hemen. Orain baita elkartasun eta autogestio kooperatiboaren mekanismo guztiak aktibatzeko unea.
Coop57 gogor ari da lanean, une honetan, bere bazkideek eta ekonomia sozial eraldatzaileko eragileek dituzten beharrak asetzeko:
- Bazkide laguntzaileek euren aurrezkiak kudeatzeko dituzten behar operatiboei erantzun zaie.
- Maileguak indarrean dituzten erakunde kideen 70 eskaera baino gehiagori erantzun zaie, 3 milioi eurotik gorako gabeziak aplikatzeko.
- Testuingurua dela eta, indarrean dauden hainbat mailegu handitu dira.
- Finantzazio-eskera berriei erantzuteko ari gara lanean eta, beraz, ikuspuntu sozial zein finantzarioa duten prozesuak aktibatu dira.
- Batzorde sozial eta teknikoek, Kontseilu Errektoreak eta Atal Kontseiluek entitate berrien beharrak ebaluatzen dituzte, eta mekanismo berriak asmatzen dituzte, zorroztasun etiko eta demokratikoko ohiko estandarrak errespetatuko dituztenak.
- Martxoan 10 zerbitzu-bazkide eskaera baino gehiagori eman zaie erantzuna mailegu berriak emateko. Aurreikuspena da apirilean zehar beste hamabost eskaera berri kudeatzea da.
"Etorriko denerako" ari gara prestatzen
Badakigu orain premia kudeatu behar dela eta Coop57ren bazkideek dituzten berehalako beharrei erantzun behar diegula. Baina etorriko denari aurre egin eta erantzuteko prestatzea ezinbestekoa dela ere badakigu.
Hainbat lerro ari gara lantzen ahalik eta berme gehien izateko, Coop57k bere bazkideei ahalik eta finantza-aukera gehien eskaini ahal izateko, etorkizuneko zailtasun eta irtenbideei modu kolektibo, solidario eta mankomunatuan erantzunez.
Bizitza, zainketak, komunitate esparrua jartzen ditugu erdigunean. Egoera honi aurre egiteko iraultzen ari diren herritar guztiei esker. Jakina, osasuna osatzen duten pertsonei esker, inoiz baino gehiago behar dugu publikoa eta unibertsala.
Baita garbiketa-, hornidura-, elikagai-ekoizpeneko zerbitzuak bermatzen dituzten pertsona guztiak ere, merkatu eta supermerkatuetan, etxeetan, garraioan, adinekoen arretan, gizarte-bazterketaren aurkako borrokan, elkarri laguntzeko sareak... Zuei guztiei esker.

Deual bi aste esandakoari eusten diogu: “Zaindu zaitezte, zaindu ezazue, zain ditzagun geure buruak eta utzi zuek zaintzen”
____________________________________________
Gogorarazten dizuegu berrogeialdian hartutako neurri nagusiak hauek direla:
- Coop57k lanean dihardu bere bazkide guztien (zerbitzuetako zein laguntzaile) gutxieneko funtzionamendua bermatzeko, bai eta bulego birtualaren ohiko funtzionamenduari eutsiz.
- Ez da aurrez aurreko arretarik ematen inongo bulegotan.
- Bilera guztiak -langile, bazkide, eragile, organo eta abarren artean- telematikoki egiten dira eta beste egoera zehatz batzuetarako beharrezkoak diren mekanismoak lantzen ari gara.
Komunikazio-bideak helbide elektronikoak dira:
- Coop57 general: coop57@coop57.coop
- Coop57 Aragón: aragon@coop57.coop
- Coop57 Andalucía: andalucia@coop57.coop
- Coop57 Asturies: asturies@coop57.coop
- Coop57 Catalunya: catalunya@coop57.coop
- Coop57 Euskal Herria: koop57eh@coop57.coop
- Coop57 Galiza: galicia@coop57.coop
- Coop57 Madrid: madrid@coop57.coop