Entitate bazkideen finantza-sendotasuna indartzeko produktua da.

Kooperatiba eta lan-sozietateetako bazkideek derrigorrez jarri behar duten kapitala finantzatzeko produktua da, hala entitateak funts propioak handitzeko.

Zenbatekoa eta epeak:

  • Gutxienez 2.000 euro.
  • Gehienez 10.000 euro.
  • Itzultzeko epea: gehienez 5 urte.
  • Dirua aurrez itzultzeko aukera.
  • Gabealdi aukerarik ez.

Finantza-kostua eta komisioak:

  • Urteko % 3,60 (2021 urtean).
  • Ez dago mailegua ireki eta aztertzeko komisiorik.
  • Ez da penalizaziorik egongo aurrez amortizatzeagatik, ezta beste gasturik ere.

Oharrak:

  • Coop57k ez du finantzatuko legez kooperatiba eratzeko beharrezkoa den hasierako ekarpena.
  • Finantzatutako ekarpenak ezin zaizkio bazkideari eskatu, mailegua indarrean dagoen bitartean.
  • Pertsona/entitate bazkidea eta kooperatiba solidarioki izango dira maileguaren kantitatearen eta Coop57ri kantitate hori itzultzearen arduradun.