Oso urte konplexua izan da. Zaila da 2020ko amaierara iristea, pandemiak eragin duen osasun- eta sozioekonomia-krisiaren eragin zuzena edo zeharkakoa sentitu gabe.

Aldi berean, Covid-19ak ekonomia sozial eraldatzaileak elkarri laguntzeko dituen mekanismo guztiak ere aktibatu ditu. Beste behin ere ikusi dugu hiriak eta herriak elkartasun-sareen ekintza-agertoki bihurtu direla.

Hala, kaleak partekatzen dituzten bizilagunen artean nola herrialdearen beste muturrean bizi direnen anonimatuan, larrialdi-egoerari aurre egin diogu ongizatearen eta bizitzaren gainetik onura ekonomikoa jartzen duen sistema kapitalistaren zulo sakon eta askotarikoak estaltzeko.

Coop57n ongien egiten dakiena egin dugu: ESEren beharren zerbitzura jarri gara, eraldaketa sozialaren bidean aurrera egiten duten proiektuak finantzatzeko. Aliantza berri eta zaharrekin lan egin dugu, ekonomia sozial eraldatzailean ehunduta. Elkarlanean aritu gara gure makineria ez geldiarazteko eta kreditu-jarduerak uzten digunetik haratago joateko, Coop57 Fundazioan energia berriak jarriz.

Aurten, Coop57k 25 urteko ibilbidea bete du. Mende-laurden honetan gertatu den guztia ez zen posible izango bazkide kolaboratzaile eta zerbitzu-bazkide guztien ahaleginik eta konfiantzarik gabe. Pertsonak eta erakundeak dira kooperatibaren motorra.

Nahiz eta planeta mailako pandemia eta krisi sozioekonomikoa dela eta, urte-amaierara maratoi luze baten arnasketa asaldatuarekin iristen ari garen, badakigu oraindik ere etapak daudela erresistentzia-proba horretan. Bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu: badakigu bidean oinarri sozial konprometitu eta solidarioa dugula, eta horrek oztopoak gainditzen eta gure lanean anbizio handikoak izaten laguntzen digu.

Asko dago egiteko, eta erronka asko iritsiko dira oraindik. Zorionez, badakigu elkarrekin egingo dugula. 2021 urte zoriontsua izan dadila!

Sale en portada general: