Pandemia bat-batean etorri zen. Eta horrekin batera, urruneko lana. Sektore askotan presente egon arren,  Coop57ren izaerarekin talka egiten zuen. Gertutasuna dugu lan egiteko modua, bereziki gure bazkideekin
harremanetan jartzen garenean. 

Hala ere, beharrezkoa da azpimarratzea lehen seihilekoan ez genuela telelanik egin. Konfnamenduak dakarren zama familiar, emozional, fsiko, ekonomiko eta soziala bizi izan dugu eta, aldi berean, lanean jarraitu dugu. Eta bitartean, talde espiritua mantentzen saiatzen ginen, langileekin, organo politikoekin eta batzordeekin harremanetan. Konfantza eta hurbiltasunari eutsi diegu zerbitzu-bazkide eta kolaboratzaileekin harremanetan. Ahalik eta azkarren berrantolatu gara, segunduro indarra hartzen ari zen osasun eta krisi sozioekonomikoaren eraginari aurre egiteko.

Konfinamendua desberdintasunen ardatz desberdinetatik aztertuta, frogatu dugu ez dela berdin bizi etxe guztietan. Telelana egiteko beharrezkoak dira etxea, lanerako norberaren espazioa eta zaintzalanetarako laguntza edukitzea, eta menpeko pertsonarik ez edukitzea. Etxetik, kontzentratu eta lanaldia antolatzea ez da erraza. Are gehiago puzzle horrek lantalde handiak koordinatzeko neurrigabeko malgutasuna eskatzen duenean, berezitasun eta beharrizan anitzak bat etortzeko.

Era guztietako arazo logistikoak ere izan genituen: tresna partekatuak falta zitzaizkigun hodeian; aurrez aurre edo inprimatutako papera behar duten prozesuak genituen; telefono zentrala koordinatzea erronka izan zen. Lan-karga areagotuta eta bat-bateko eragozpenak gora behera, telelanari ekin genion. Estreinaldi bikaina, entsegu orokorrik egin gabe.Konfnamenduari dagokionez, ez ginen guztiok irteera-puntu beretik hasi. Ezin dira inoiz albo batera utzi genero, jatorri, adin, klase edota lurraldearen araberako intersekzioak. Eta horiei alderdi fsiko edo emozionalak gehitzen badizkiegu,telelanak, pandemia baten erdian, osasuntsu mantentzea eskatzen du, baita osasun mentalari eustea ere. Itsasoan flotagailurik gabe igeri egiten ikastea bezala da. Erronkarik handiena bizitza pertsonala eta lana bateragarri egitea izan da. 

Bestalde, talde teknikoko lankideek telelana egina zuten pandemiaren aurretik. Konfnamenduak ohiko bihurtu ditu orduan jasandako gabeziak, bilera fsikorako espazio faltak eragindakoak, adibidez. Testuinguru horretan, kooperatibako gainerako langileak zaindu eta artatzeko zailtasunak azalerazi dizkigu. 

Hala ere, Coop57ren izaera, organo eta batzorde politikoetan entitatearen zaintza partekatzen duten pertsonen zirkuluetan oinarritutakoa, erresilienteagoa da horrelako egoeretan. Testuingurua gogorra izanik ere,  antolakunde gisa ikasten jarraitzera bultzatu gaitu. 

Telelana bideragarria dela ikusi dugu, eta zuzendu beharreko akatsak antzeman ditugu. Hala ere, telelana desiragarria den aztertzeko dugu. Nola birformulatu lan produktiboak etxean ixtea? Nola baliatuko ditugu horren indarguneak? Denbora kudeatzeko askatasuna handiagotzen edo joan-etorriak aurrezten, adibidez. Zalantzarik gabe, telelanak, bere horretan, zaintza-lanak kolektiboki gain hartuko dituen gizarte-berregituraketarik gabe, gizartea are gehiago atomizatzen du, eta lan-egoera okertu. Urtebete baino gutxiagoan hainbeste aldatu den mundu honetan bizitzeko modu jasangarria aurkitzea dugu erronka.

Sale en portada general: