Las asambleas de Coop57 en tiempos de pandemia han tenido que reformularse y reinvertarse.

“Eta zer egingo dugu batzarrekin?” Galderak, martxoaren amaieran, konfnamenduaren hasieran ozenki galdetuta, denak izoztu zituen. Egun gutxi ziren pandemiak gure bizitzak eten zituela eta, pixkanaka, birpentsatu, birformulatu edo berrasmatu beharreko alderdien zorigaiztoko zerrenda osatzen ari ginen.

Uste baino epe laburragoan, prozesu sozial, politiko, ekonomiko, tekniko eta parte hartze prozesuak egokitu behar izan genituen. Eta batzarrak erronka handi bilakatu ziren. Batzarrak dira entitatearen ekimen sozialak, bertan elkar topatu, agurtu, besarkatzen dugu elkar, proiektua, irribarreak eta konplizitatea partekatzen ditugu. Baina ezin genuen hori guztia egin. Batzarrak birtualki egitea ahalbidetuko zuen alternatiba behar genuen, Coop57ko oinarri sozialaren parte hartzea ahalik eta gehien bermatzeko.

Tresna egokia bilatzea

Gure konplexutasun eta dimentsio osoari erantzuteko tresna behar genuen. Gaur egun, Coop57 ia 1.000 zerbitzu-bazkidek osatzen dute, 4.500 pertsona baino gehiago gara eta dozena bat bazkide langile. Hiru kide mota hauek zazpi lurralde-sailetan daude banatuta, eta lau hizkuntza desberdin hitz egiten ditugu. Lurralde atal bakoitzak bere batzarra egiten du, batzar nagusian bildu aurretik. Beharrezkoa zen eztabaidarako eta
parte hartzeko mekanismoak ezartzea, eta boto segurua eta gardena bermatzea.

Erronka ez zen batere erraza eta, beraz, bilatzen ari ginen tresna telematikoak malgua eta Coop57ren berezitasunetara moldagarria izan behar zuen. Prozesuak azkarra behar zuen izan, bi hilabete besterik ez baikenituen dena prest izateko. Gainera, gure idealekin eta lan egiteko moduekin bat etorri behar zuen. Hala, ekonomia sozial eraldatzaileko hornitzaile eta tresnen bila hasi ginen.

¡Nos Decidimos!

Después de analizar las diferentes opciones y alternativas nos decantamos por la plataforma Decidim. Esta plataforma de participación ciudadana, de software libre y código abierto, proporciona herramientas digitales por procesos participativos y de democracia directa. Inicialmente impulsada por diferentes administraciones públicas de Catalunya, se ha desarrollado y gestionado de forma colectiva, participativa y democrática desde una comunidad amplia, en el conjunto de la sociedad.

A partir de aquí, contactamos con la cooperativa Colectic, socia de servicios de Coop57 y una de las entidades más activas en la comunidad de la plataforma Decidim, para hacer una adaptación personalizada a las necesidades y particularidades de Coop57

Hartu genuen erabakia!

Hainbat aukera eta alternatiba aztertu ondoren, Decidim izeneko plataformaren aldeko apustua egitea erabaki genuen. Herritarren parte-hartzerako plataforma honek (doakoa da eta kode irekiko softwarea du) prozesu parte-hartzaileetarako eta demokrazia zuzenerako tresna digitalak eskaintzen ditu. Kataluniako hainbat administrazio publikok sustatu zuten, eta modu kolektibo, parte hartzaile eta demokratikoan garatu eta kudeatu da, komunitate zabala oinarri hartuta, gizarte osoan. 

Hori erabakita, Colectic kooperatibarekin harremanetan jarri ginen (Coop57ko zerbitzu-bazkideak dira eta Decidim plataforma-komunitateko entitate aktiboenetakoa), tresna hori Coop57ren behar eta berezitasunetara ahalik eta modu pertsonalizatuenean egokitzeko.

  • Oinarri sozialak parte hartzeko espazio iraunkorra: une bakoitzeko eztabaidetarako partaidetza egonkor eta iraunkorreko tresna bihur daiteke.
  • Asambleas de doble sede: aurrez aurreko batzarrak egitea posible denean, parte hartze birtuala ere gaitzen bada, partaidetza erraztu dezake. Aldi berean, batzarra deszentralizatuagoa izan eta lurraldeetan mugarik gabe zabaltzea ahalbidetuko luke.

Batzarra ospatzea

Plataformaren baitan, batzarrak bi fasetan egitea proposatu zen:

  1. Aurretiazko fasea: ‘Participa Coop57’ batzarra baino egun batzuk lehenago ireki zen, partaidetza, eztabaida eta hausnarketarako espazio gisa. Helburua zen zalantzak ebazteko denbora eta tartea hartzea, aurrez aurre bertaratzea derrigorrezkoa ez zenez, edukia ulergarri eta atsegin bihurtzeko nahia areagotu baitzuen. Lehen aldiz, bideo-dokumentazio bat osatu zen, ohiko dokumentazioa lagundu eta osagarritzeko.
  2. La celebración de la asamblea: lurralde-sail bakoitzaren batzarren egunean, zuzeneko emisiorako espazioak gaitu ziren, parte-hartzaileek elkarreragiteko, aurkeztutako gaiei buruzko galderak egin zitzaten. Aldi berean, batzarrean zehar botoa emateko hirugarren espazio bat ere zabaldu zen.

Guztira, lurralde-saileko zazpi batzar egin ziren zazpi lanegunetan, eta aurrez aurreko batzarren antzeko partaidetzara iritsi ginen. Coop57ren lehen esperientzia birtuala oso positiboa izan zen eta kooperatibaren prozesu
demokratikoak Coop57ko bazkideen eskubide guztiak bermatuta egin ziren. Aldi berean, normalean batzarretara etorri ezin diren pertsonak bertaratu ziren eta hainbat kontinentetako bazkideak konektatu ziren.

Batzar birtualek ikasteko eta hobetzeko gauza asko azaleratu dizkigute. Saihestezinak diren arazo teknikoak izan genituen eta, batzuetan, pantailaren beste aldean inor ez dagoela pentsatzeagatik, bakarrizketa sentsazio bitxia sorrarazi zigun. Batzar batzuetan interakzioa urria izan zen, beharbada, gure antolatzeko kultura ez dagoelako komunikazio bide horietara ohituta.

Aurrez aurreko batzarretara itzuliko gara eta berriro elkartuko gara, elkar agurtuko eta besarkatuko dugu, eta partekatuko ditugu proiektua, irribarreak eta konplizitatea, baina motxilan ikasgai ona eta bikaina ere sartu dugu, Coop57ren oinarri sozialaren partaidetza hobetzeko.

Sale en portada general: