Inbertsio maileguak
Finantzaziorako ohiko erreminta. Higiezinetan inbertitzeko maileguak.
Higiezinekin egindako inbertsioak edota proiektuak finantzatzeko kredituak dira. Inbertsioetara eta hobekuntzetara bideratzen dira. Ohiko kreditua da.
Kopuruak eta epeak:
- Gutxieneko kopurua: 5.000€.
- Gehienez: 500.000€.
- Epea: gutxienez urte bat, gehienez 7 urte (10 ezohiko kasuetan).
- Gabezia kasuak: 3 hilabete, 6 hilabete edo 12 gehienez.
- Epea baino lehen ordain daitezke.
Baldintzak eta bermeak:
- Proiektuaren kostu osoaren %20 gutxienez funts propioekin finantzatzea.
- Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak.
- Maileguen Bermerako Funtsari ekarpena egitea.
Komisioak:
- Irekiera/azterketa komisiorik ez.
- Mailegua aurrez itzultzeagatik ez dago zigorrik, ez bestelako gasturik.
Finantza-kostua:
- %4,90 urteko (2020)
Bestelako kosturik ez
Dokumentazioa:
- Finantzazio beharra frogatzen duen memoria ekonomikoa.
- Azken 3 urteetako kontuak (edo sozietate zerga).
- Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
- Ogasunarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
- Kooperatibako Errektore Kontseiluko karguen botereen eta izendapenen kopia.
- Eskaera akta: “.... egunean elkartuta, .......-k lagunduta... Koop57ri mailegu bat eskatzea onartu du (zergatia, kopurua eta epea)”, lehendakariak eta idazkariak sinatuta.
- Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak eta NA fotokopiak.
- Kontratua sinatuko duen pertsonaren datuak eta mailegua ingresatzeko kontu korrontearen zenbakia.
Zirkulatzaile-hitzarmena
Bazkide diren entitateen altxortegi-tentsioak arintzeko
Zirkulatzaile finantzazio-produktuak dira, epe laburreko eragiketak erraztera bideratuak.
Zerbitzuaren epemuga: 18 hilabete banakako eragiketekin (6 hilekoak gehienez, eta 5.000€ko itzulketa gutxienez).
Kopuruak eta epeak:
- Hitzarmenaren iraupena: 18 hilabete.
- Batzorde Teknikoak zehaztuko du bazkideko gehienezko ekarpena (ezin du 50.000€koa baino gehiagokoa izan).
Baldintzak eta bermeak:
- Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak
- Xedapen bakoitzaren kopuruaren “berme” zor-agiria.
Kopuruak eta epeak:
- Eragiketako itzulketa epea: gutxienez hilabete 1, gehienez 6.
- Kopurua: gutxienez 5.000€ eragiketako.
Itzultzeko baldintzak:
- Eragiketa bakoitza osorik ordaindu (kapitala eta interesak) dagokion epemugarako.
Komisioak:
- Irekiera/azterketa komisiorik ez.
- Aurrez itzultzeagatik ez dago zigorrik, ez bestelako gasturik.
Finantza-kostua:
- %4,90 urteko (2020)
Bestelako kosturik ez
Gutxieneko kostua eragiketako:
- 50€/eragiketako.
Dokumentazioa:
- Finantzazio beharra frogatzen duen memoria ekonomikoa.
- Azken 3 urteetako kontuak (edo sozietate zerga).
- Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
- Ogasunarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
- Kooperatibako Errektore Kontseiluko karguen botereen eta izendapenen kopia.
- Eskaera akta: “.... egunean elkartuta, .......-k lagunduta... Koop57ri mailegu bat eskatzea onartu du (zergatia, kopurua eta epea)”, lehendakariak eta idazkariak sinatuta.
- Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak eta NA fotokopiak.
- Kontratua sinatuko duen pertsonaren datuak eta mailegua ingresatzeko kontu korrontearen zenbakia.
- Xedapen bakoitzaren kopuruaren “berme” zor-agiria.
Diru-laguntzak aurreratzea
Administrazio publikoak onartutako diru-laguntzen ordainketa atzeratuz gero erabiltzeko
Koop57ren bazkideak diren entitateei administrazio publikoak onartutako diru-laguntzak aurreratzeko kredituak dira. Diru-laguntza onartuta egon eta ordainketa atzeratzen den kasuetarako.
Eragiketetarako kopuruak eta epeak:
- Gehienezko kopurua: diru-laguntzaren %90.
- Itzulketa: diru-laguntza jaso ondoren (gehienez 12 hilabete).
- Epea bukatu aurretik ordain daiteke.
Baldintzak eta bermeak:
- Interesen ordainketak: epemugan edo hilabeteka.
- Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak.
- Eskatu den kopuruaren “berme” zor-agiria.
- Maileguen Bermerako Funtsari ekarpena egitea.
Komisioak:
- Irekiera/azterketa komisiorik ez.
- Aurrez itzultzeagatik ez dago zigorrik, ez bestelako gasturik.
Kostua:
- %4,90 urteko (2020)
- Zenbait kasutan, zorra onartuz gero, kreditu-lagapenetako interes mota berdina aplika daiteke (%3,90 2020)
Dokumentazioa:
- Finantzazio beharra frogatzen duen memoria ekonomikoa.
- Azken 3 urteetako kontuak (edo sozietate zerga).
- Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
- Ogasunarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
- Kooperatibako Errektore Kontseiluko karguen botereen eta izendapenen kopia.
- Eskaera akta: “.... egunean elkartuta, .......-k lagunduta... Koop57ri mailegu bat eskatzea onartu du (zergatia, kopurua eta epea)”, lehendakariak eta idazkariak sinatuta.
- Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak eta NA fotokopiak.
- Kontratua sinatuko duen pertsonaren datuak eta mailegua ingresatzeko kontu korrontearen zenbakia.
- Finantzatu nahi den diru-laguntzaren erresoluzioaren fotokopia.
- Eskatu den kopuruaren “berme” zor-agiria.
- Eskatutako kopuruaren %50aren mankomunatutako abalak.
Administrazio publikoaren kreditua lagatzea:
Diru-laguntzari uko egitea, Koop57ra bideratuz. Horrela, administrazioak ordainketa egiten duenean, zuzenean Koo57ri ingresatzen dio. Koop57k jasotzean, aurreratutako dirua kentzen dio eta gainontzekoa diru-laguntza jaso duen entitateari ematen dio.
Baldintzak eta bermeak:
- Administrazio publikoak sinatutako kreditu-lagapena.

- Koop57k bost egunetan ordainduko du, gehienez, jasotakoaren eta aurreratutakoaren arteko diferentzia.
Dokumentazio espezifikoa:

Faktura endosua
Administrazio publikoa fakturak ordaintzen atzeratzen bada
Administrazio publikoari zerbitzuak eskaintzeagatik kobratu gabeko fakturetako diru-kopurua aurreratzeko kredituak dira. Betiere, administrazio publikoarekin hitzarmena sinatuta eduki behar da, eta kobratu ez dela frogatu.
Kopuruak eta epeak eragiketako:
- Gehienezko kopurua: fakturen %90.
- Itzulketa: faktura kobratu ondoren (12 hilabete gehienez).
- Aurrez itzuli daiteke.
Baldintzak eta bermeak:
- Interesen ordainketak: epemugan edo hilabeteka.
- Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak.
- Eskatu den kopuruaren “berme” zor-agiria.
- Maileguen Bermerako Funtsari ekarpena egitea.
Komisioak:
- Irekiera/azterketa komisiorik ez.
- Aurrez itzultzeagatik ez dago zigorrik, ez bestelako gasturik.
- Finantza-kostuak:
- %4,90 urteko (2020)
- Zenbait kasutan, zorra onartuz gero, kreditu-lagapenetako interes mota berdina aplika daiteke (%3,90 2020)
- Bestelako kosturik ez
Dokumentazioa:
- Finantzazio beharra frogatzen duen memoria ekonomikoa.
- Azken 3 urteetako kontuak (edo sozietate zerga).
- Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
- Ogasunarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria.
- Kooperatibako Errektore Kontseiluko karguen botereen eta izendapenen kopia.
- Eskaera akta: “.... egunean elkartuta, .......-k lagunduta... Koop57ri mailegu bat eskatzea onartu du (zergatia, kopurua eta epea)”, lehendakariak eta idazkariak sinatuta.
- Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak eta NA fotokopiak.
- Kontratua sinatuko duen pertsonaren datuak eta mailegua ingresatzeko kontu korrontearen zenbakia.
- Finantzatu nahi den fakturaren fotokopia.
- Eskatu den kopuruaren “berme” zor-agiria.
- Eskatutako kopuruaren %50aren mankomunatutako abalak.
Administrazio publikoaren kreditua lagatzea:
Diru-laguntzari uko egitea, Koop57ra bideratuz. Horrela, administrazioak ordainketa egiten duenean, zuzenean Koo57ri ingresatzen dio. Koop57k jasotzean, aurreratutako dirua kentzen dio eta gainontzekoa diru-laguntza jaso duen entitateari ematen dio.
Baldintzak eta bermeak:
- Administrazio publikoak sinatutako kreditu-lagapena.
- Eskatu den kopuruaren “berme” zor-agiria.
- Koop57k bost egunetan ordainduko du, gehienez, jasotakoaren eta aurreratutakoaren arteko diferentzia.
Dokumentazio espezifikoa:
- Administrazio publikoak sinatutako kreditu-lagapena.
Interkooperazio maileguak
Koop57ren bazkide diren entitateen arteko interkooperazioa sustatzeko pentsatutakoak. Lehentasunezko interes tipoak dituzte
Koop57ren bazkide diren entitateen arteko zerbitzu/produktu salerosketak dira interkooperazio maileguak.
Kopuruak eta epeak eragiketako:
- Gutxieneko kopurua: 6.000€. Gehienez: 500.000€.
- Epea: gutxienez urte bat, gehienez 7 urte (10 ezohiko kasuetan).
- Epea baino lehen ordain daitezke.
Baldintzak eta bermeak:
- Proiektuaren kostu osoaren %20 gutxienez funts propioekin finantzatzea.
- Eskatutako kopuruari dagozkion mankomunatutako abalak.
- Maileguen Bermerako Funtsari ekarpena egitea.
Komisioak:
- Irekiera/azterketa komisiorik ez.
- Aurrez itzultzeagatik ez dago zigorrik, ez bestelako gasturik.
- Finantza-kostuak:
- %3,90 urteko (2020)